TURISMO ARDURATSUA
Euskal Herriak gero eta ikus-entzunezko ekoizpen gehiago jasotzen ditu, eta horri esker grabazio-leku ikusgarriak bisitatzeko interesa handitu da. Zinema turismoa aukera paregabea da gure lurraldea modu desberdin eta aberasgarrian ezagutzeko. Hala ere, turismoak ingurunean eta komunitateetan izan dezakeen eragina kontuan hartu behar da.
Horregatik, orrialde honetan zinema-lekuak arduraz bisitatzeko gomendioak eta baliabide praktikoak eskainiko dizkizugu. Garraio jasangarriaren erabileratik hasi eta ingurumenarekiko eta bertako biztanleekiko errespetura arte, gida honek lagunduko dizu zure esperientzia gozagarria, kontzientea eta jasangarria izan dadin.
Gomendio zehatzak
Errespetatu grabazio-lekuak: Zinema edo telesail baten eszena ospetsua grabatu den tokia ikusgarria izan daiteke, baina gogoan izan tokiko komunitatearentzat eguneroko bizitzaren parte dela. Ez zapaldu landaretza, ez atera objektuak eta isilpean ibili inguru naturalean.
Zaborrik ez utzi: Jarraitzen dituzun bideetan edo lekuetan, utzi dena aurkitu zenuen bezala. Zabor guztiak poltsan bildu eta dagokion edukiontzira eraman
Errespetatu kultura eta hizkuntza: Euskal Herriko herri askotan euskaraz bizi dira. Saiatu hitz batzuk ikasten eta bertako kultura eta ohiturak errespetatzen.
Zinema turismo arduratsua sustatu: Ez sustatu “masifikazio” arriskutsuak. Parteka itzazu grabazio-lekuak baina beti arduraz, ez bihurtu “sareko moda” arrisku bihurtu daitezkeen tokiak.
Baliabide praktikoak
Trenez mugitu Euskal Herrian barrena. Esaterako, Donostiatik Gasteizera joateko aukera ona da trenak erabiltzea, karbono aztarna txikiagoa utziz.
Herri askotan badaude bizikleta bidezko ibilbideak grabazio-lekuetara heltzeko. Adibidez, Bidegorriak erabil daitezke Arabako lautadan edo Donostialdean.
Tokian tokiko autobusak erabiliz, grabazio-lekuetara heldu zaitezke modu jasangarrian.
